Ia 600 neska-mutiko, futbolean jokatzen, Bixente Etxeandia torneoan

Xabier Urtzelai 2024ko abe. 26a, 15:11

Eguraldia lagun, Ibarrako harmailak jendez bete dira gaur goizean Bixente Etxeandia txapelketako lehenengo partiduak ikusteko. Debagoieneko futbol eskoletako ia 600 neska-mutiko batuko ditu torneoak datozen egunotan, 2014ko, 2015eko eta 2016ko gaztetxoak, hain zuzen.

UDAko koordinatzaileak fin aritu dira goizean txapelketako lehenengo partiduak antolatzen, eta eguraldia lagun, giro polita izan dute Ibarran. Berdegunea bitan zatituta, eta futbol zelai txikia berotze ariketak egiteko aprobetxatuta, arazo barik antolatu ahal izan dituzte norgehiagokak. "Ia 600 neska-mutiko batuko dira txapelketan, gehienak Debagoieneko taldetakoak. 2014ko 160 neska-mutiko inguru izango ditugu, 2015eko 220 eta 2016ko beste 180 jokalari", adierazi dute UDAko antolaketa taldeko lagunek. 

Txapelketa gaur hasi dute, hilak 26, eta bihar eta etzi ere partiduak jokatuko dituzte. Hala, txapelketako irabazleak ezagutzeko norgehiagoka erabakigarriak abenduaren 28an jokatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak