EAJk bi proposamen egin ditu Mankomunitateko aurrekontua "hobetzeko"

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 19a, 17:22

Debagoieneko EAJko ordezkarietako batzuk. Irudia: EAJ.

Gizarte-zerbitzuetan eta hiri-hondakinen gaikako bilketan jarri dute arreta eskualdeko jeltzaleek, bi puntuetara 100.000 euro bideratzeko eskaria eginda.

Debagoieneko EAJk, ohar bidez azaldu duenez, "funtsezkoak" diren bi proposamen egin ditu Mankomunitatearen 2025eko aurrekontua "hobetzeko" asmoz: batetik, proposatu du 50.000 euro bideratzea "gizarte-zerbitzuen mapa garatzeko", nabarmenduta aurreko legealdian zehaztu zela era horretako mapa bat baina ordutik ez dela hori ezartzeko neurririk hartu; bestetik, beste 50.000 euro bideratu nahi ditu "hondakinen bilketen birziklapena areagotzeko eskualdeko kanpaina" bat garatzera, "azken aldiko datuek erakusten baitute eskualdeko hondakinen bereizketa-indizeek behera egin dutela".

Hain zuzen ere, jeltzaleek adierazi dutenez, gaur eztabaidatuko da Gobernu Batzordean aurrekontu proposamena, eta beharrezkotzat jotzen dute euren bi puntuak txertatzea: "Bailararen garapenerako funtsezko bi erronkari heltzen diete: batetik, gizarte zerbitzuak hobetzea, eta bestetik birziklapena areagotuz ingurumen jasangarritasuna bultzatzea". Are gehiago, erantsi dute EH Bilduri "eskua luzatzeko" prest daudela, "hitz egiteko, adosteko, eskualde hobera eraikitzeko, zerbitzu hobeekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak