Bikain ziurtagiria jaso dute Debagoieneko hainbat enpresak

Jone Arruabarrena 2024ko abe. 19a, 14:55

Euskararen erabileraren aitortza-ekitaldia, eguaztenean, Donostian. Irudia: Irekia.

Esparru sozioekonomikoan euskararen normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du ziurtagiriak.

Debagoieneko hamalau enpresak Eusko Jaurlaritzaren Bikain euskararen kalitate ziurtagiria jaso dute, eguaztenean Donostiako Kursaalean egindako ekitaldi batean. EAEko beste 30 entitateri ere aitortu zitzaien euskararen normalizaziora bidean egindako lana. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du ziurtagiriak, eta aitortza hori egin diete Debagoieneko enpresei.

Bi motatako sariak banatu dizkiete: erdi mailakoak eta goi mailakoak. Erdi mailan, Krean S. Coop., LagunAro Servicios, S. Coop. enpresako Arrasateko egoitza, LKS S. Coop., Soraluce S. Coop. eta Ulma Manutencion S. Coop. enpresak izan dira sarituak. Goi mailako saridunak, berriz, hauek izan dira: Copreci S. Coop., Danobat Group S. Coop., Danobat S. Coop., Fagor Arrasate S. Coop., Fagor Automation S. Coop., Fagor Electronica S. Coop., Mondragon Assembly S. Coop., Mondragon Corporacion Cooperativa S. Coop. eta Ulma Hormigon Polimero Koop. E.

Aitortza integrala

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 2023an kaleratutako dekretu baten bidez, aitortza sistema integral bat jarri zuen martxan erakunde publiko eta pribatuetan euskara maila neurtzeko. Aitortza sistema horren barruan sortu dira Bikain ziurtagiriak ere. Bikaineko ebaluazioa jasotzen duten entitateek kanpoko agente baten ikuspegia eta kontrastea jasotzen dute, eta, behin haren oniritziarekin, ziurtagiria ematen zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak