Oroimena eta maitasuna, Oroiloreren partez

Babestutako edukia 2025eko abenduaren 24a

Maite ditugunei azken agurra egiteko modua aukeratzea ez da inoiz erraza izaten. Ondo dakite hori Bergarako Oroilore hileta zerbitzuetako kideek. Maitasunez eta bihotzez prestatzen dituzte azken agurrak; eta gabonetan ere maitasun mezu bat bidali nahi izan diete urte honetan beraien zerbitzuak baliatu dituzten guztiei.

Mahaiaren bueltan maite duten senitarteko horren falta somatuko duten familiak gogoan dituztela adierazi du bertako jabe Maribi Mujikak: "Gabonetan, hemendik pasatu diren guztiak gogoan ditugu. Guretzako ohore bat izan da maite dituzten pertsonen agurra gurekin batera antolatu izana".

Oroiloreko langileek eskerrak eman  nahi dizkiete euren zerbitzuak kontratatu dituzten familiei: "Gure partetik maitatuak izan dira, eta beraiekin gaude gabon hauetan. Oroiloreko langileon partez besarkada bero bana bidali nahi diegu"

Hain zuzen, lore mota bat da Oroilore, "ez nazazu ahaztu" esan nahi duena. Eta Gabon hauetan, Oroilore ez da ahaztu norbait faltan izango duten familietaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak