Bergararrak eta antzuolarrak badakite Ados-en txapelketa honetan jokatzea zer den, eta onena ematen saiatuko dira beste behin. Bikote guztiek elkarren kontra jokatuko dute lehendabizi, eta partidu gehien irabazten dituzten lau onenak sailkatuko dira finalerdietara. Finala Iruñeako Labrit pilotalekuan izango da, martxoaren 29an. Norgehiagokak 26 frontoitan jokatuko dira denera, eta horietako bat izango da Antzuolako Olalde.
Lehen Mailan sei bikote hauek arituko dira: Barrokal-Arrastia, Oskoz-Agirre, Ruiz de Infante-Orbegozo, Arrieta-Leire Galeano, Aranburu-Mujika eta Iturriaga-Mendiburu.
Insausti, estreinakoz
Promozio Mailan, berriz, lau bikote hauek arituko dira: Iriarte-Sotil, Insausti-Bertiz, Lamadrid-Perez eta Gomez-Sagardui. Hain zuzen ere, Olatz Insaustik bigarren aldia izango du txapelketa honetan, duela bi urte ere aritu baitzen.