Puntu beharrean direnen arteko derbia Zubikoan zapatuan

Xabier Urtzelai 2024ko abenduaren 13a

Oñatiarrek Arrasatekoek baino hiru puntu gehiago dituzte, eta Donostiako Egia da euren atzetik dagoen talde bakarra.

Badirudi azken asteotan bi taldeetan joera aldatu dutela. Txantxikuek sei partidu zeramatzaten jarraian galtzen, baina duela hamabost egun mahoneroen kontra irabazitako derbia inflexio-puntua izan zen, eta azken bi jardunaldietan egoera hori irauli egin dute, joan den astean ere Egiakoei irabazi egin zieten eta.

Joera aldaketa?

Arrasatekoek ere liga hasiera txarra egin dute: ligako lehenengo partidua berdindu ostean, ondorengo zazpi neurketak galdu egin dituzte. Baina derbira ez dira horren sentsazio txarrarekin iritsiko, joan den astean Urolari gol bateko aldearekin irabazi zioten eta. Azkenik, Soraluce BKEk ere etxean jokatuko du, zapatuan (17:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak