Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestaziora joateko elkarguneak zehaztu dituzte bailaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 13a, 11:52

Etxebizitza eskubidea bermatu, negoziazioari ez lelopean, mobilizazio nazionala egingo dute bihar, hilaren 14an, Bilbon, 13:00etan.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatu ezberdinek deituta, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioak hartuko ditu bihar Bilboko kaleak, "etxebizitzaren negozioaren eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka" kalera ateratzeko, eta "doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde" egiteko. 220 eragile inguruk egin dute bat mobilizazioarekin, eta hara joateko elkarguneak antolatu dituzte, gainera: Debagoieneko kasuan, Arrasaten 11:30ean geldituko dira La Caixaren blokeetan eta Bergaran, berriz, 11:45ean, hilerrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak