Palestinarekiko Elkartasuna Nazioarteko Konferentzian izan da Juan Luis Merino, Debagoieneko Ezker Anitza-IUko koordinatzailea, eta adierazi du "pribilegio bat" izan dela han parte hartu ahal izatea, palestinarren eskubideen aldeko konpromisoa berrestearekin batera. "Nazioarteko konferentzia honetan agerian geratu da elkartasun globalak herri palestinarraren eskubideen eta askatasunen defentsan duen garrantzia. Ahalegin bateratua egin behar da Palestinari justizia eta independentziaren aldeko borrokan laguntzeko".
Horrez gain, konferentzian adostutako zenbait punturen berri eman du Merinok: batetik, adierazi du Gazako genozidio-krimenak gaitzetsi zirela, eta Israel nazioarteko bakearentzat mehatxu bat dela zehaztu; bestetik, Palestinako herriaren erresistentzia goraipatu zuten, eta nazioarteko komunitateari Israelen erasoei erantzuteko deia egin zitzaion, boikota sustatzearekin batera. Era berean, eskerrak eman zizkieten Palestinaren auzia babesten diharduten herritarrei.