Arberoa ikastolari babesa emateko ekintzak egingo ditu Arizmendik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 11a, 14:50

Suteak ikastolaren eraikinetako bat erre zuen. Irudia: Irulegiko irratia.

Sua itxungi, elkartasuna ixotu lelopean, hilaren 13an, egubakoitzean, egingo dituzte ekintzak Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Sute batek Donamartiriko (Nafarroa Beherea) Arberoa ikastolako hiru eraikinetako zaharrena erre zuen urriaren 28an, "kalte handiak" eraginez bulegoetan eta ikasgela batzuetan; hala, hari babesa emateko asmoz, ekintzak egingo ditu Arizmendik, "ikastola bat ixteak, euskarak eta Euskal Herriak bizi irauteko eta garatzeko irla bat galtzea suposatzen duelako".

Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan egingo dituzte ekintzak, Sua itxungi, elkartasuna ixotu lelopean, 17:00etatik aurrera. Txistorra eta edariak salduko dituzte hiru herrietan, eta zozketak ere ez dira faltako: Aretxabaletan, Mitarte kalean izango da; Arrasaten, Arimazubi plazan, San Andresen, Biteri plazan eta San Isidro ermitaren ondoan; eta Eskoriatzan, Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak