Gaztea Maketa Lehiaketako aurrefinalista dira Lemak, Sotoalde, Malko eta Doce C

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 11a, 12:30

Lemak, Sotoalde, Malko eta Doce Cmusika taldeak.

Lehiaketara aurkeztu diren talde guztietatik 20 hautatu ditu epaimahaiak, eta herritarrek eguenera arte, hilaren 12ra arte, dute gustukoenari bozka emateko aukera.

Gaztea Maketa Lehiaketako aurrefinalisten artean dira Debagoieneko Lemak, Sotoalde, Malko eta Doce C musika taldeak: Bergara eta Antzuolako pop-rock hirukotea da Lemak, eta duela hilabete batzuk plazaratu zuten Bi zauri bizi, Bi lore txiki, Bi harribitxi lana; Sotoalde, berriz, lau bergararrez osatutako taldea da, eta hasiberriak dira musikaren munduan; Oñatiko boskotea da Malko, eta iaz estreinatu zuten Esan ez direnak lana, euren lehen diskoa; azkenik, Bilbon sortutako euskal talde urbanoa da Doce C –kolektibotzat funtzionatzen du, inguruan dituzten hainbat lagunen konpainian-, eta Aritz Olaeta oñatiarra da taldekideetako bat.

Julen Idigorasek, Lorea Argaratek eta Sünek osatu dute epaimahaia, eta euren ardura izan da lehiaketara aurkeztutako talde guztien artean hogei hautatzea; orain, herritarrek dute euren gustukoena bozkatzeko aukera, hilaren 12ra arte. Horretarako, beharrezkoa da Gaztean erregistratuta egotea, eta egunean behin bozkatu ahalko da.

Antzuolako eta Hernaniko musikariek osatutako Karena taldea ere lehiaketara aurkeztu zen, baina ez du aurrefinalista izatea erdietsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak