Negu giroak jarraipena izango du aste hasieran

Mirari Altube Arrese 2024ko abe. 9a, 07:57

Euria, haize zakarra eta hotza izan dira protagonista asteburuan, eta horren ondorioz, elurra agertu da tontorrik garaienetan, Debagoieneko errekak hazita doaz eta Urkulu urtegiak gainezka egin du. Negu giroak jarraipena izango duela iragarri du Euskalmetek, baina prezipitazioek gutxitzera egingo dute.

Euriagatik ezarritako alerta gorriak eguerdia arte iraungo du; izan ere, goizean ekaitz giroa izango da eta txingorra egitea ere ohikoa izango da. Era berean, elur-kota 800 eta 1.000 metro inguruan izango dela iragarri du euskal meteorologia agentziak. Arratsaldetik aurrera zaparradak modu tartekatuagoan egingo ditu, eta bihar, martitzena, prezipitazio gutxiago espero da. Dena den, giro hotzak jarraipena izango du, tenperaturak antzekoak izango direlako eta mendi inguruetan izotza egingo duelako.

Errekak hazita eta Urkulu gainezka

Euri-jasa handiak izan dira azken egunotan. Zapatuan, hilaren 7an, Elorregiko estazioan 21,4 litro jaso ziren metro koadroko, eta Urkulun, 16,1; domekan, ostera, gehiago: 41,3 litro metro koadroko Elorregin, eta 36,9, Urkulun. Horren ondorioz, Arrasatetik pasatzen den Aramaio erreka zein Deba ibaia asko hazi dira, eta atzo, esaterako, Elorregiko bidegorriko tunela urez bete zen.

Urkulu urtegia, ostera, %100era iritsi da, eta gainezka egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak