Gaur, hilaren 5ean, dute Gipuzkoako Avanzako langileek abenduko lehenengo greba eguna, atzo gaueko hamarretan hasi eta goizaldeko ordu biak arte luzatuko dena, eta enpresa batzordeak jakinarazi du langileen gehiengoak egin duela bat: "Ia %100ak. Guztira, 300 pertsona daude grebara deituta, eta gutxieneko zerbitzuak kenduta, ez dira aterako gainerako lineak".
Hain zuzen ere, aldarrikapenen artean dute 35 orduko lanaldia ezartzea, KPIaren araberako soldata igoerak izatea, errelebo kontratua ezartzea eta behin behineko langileentzako lan poltsa bat arautzea. "Bestalde, flotaren egoera txarra salatzen dugu, arriskuan jartzen dituena bai langileak, bai zerbitzua erabiltzen duten herritarrak ere".
Hala, aldarri horiek egiteko eta euren egoera salatzeko, mobilizazioa egin dute Eibarren gaur eguerdian, ELAk, UGTk, LABek eta Aurrerak deituta; eta gehiago egingo dituzte aurrerantzean, "aurrerapausorik egon ezean", greba egingo baitute hilaren 9an, 20an, 21ean eta 22an.