Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ohiko egokitze lanak egingo dituzte GI-2620 errepidean, Olandixoko tunelean, eta zirkulazioa erabat moztuko dute eguazten gauean, 23:00etatik 05:00etara. AP-636 errepidean, berriz, Bergara eta Antzuola artean, Beasaingo noranzkoan, balizak konpondu eta Zubiaurreko tunela garbituko dute, 22:30etik 06:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.