Elkarretaratzeak deitu dituzte Pasaian izandako erailketa matxista gaitzesteko

Mirari Altube Arrese 2024ko abenduaren 2a

Bergaran eginiko elkarretaratzea bat, artxiboko irudi batean.

Joan den zapatuan, azaroaren 30ean, 45 urteko emakume bat hil zuten Pasaian, suzko arma batekin, eta Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat, bikotekide ohia, atxilotu zuen hilketa egotzita. Hori salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko, abenduaren 2rako, Debagoieneko hainbat herritan.

Mugimendu feministak deitu ditu hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak bailaran: Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran eta Elgetan arratsaldeko zazpietan egingo dituzte herriko plazetan. Euskal Herrian aurten izan den zazpigarren hilketa matxista da, eta 2003tik, 126.a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak