Egubakoitzean jokatu zuten Oñatiko Antixena gaztetxean All In Da House freestyle txapelketako kanporaketa, eta Paula Amilburu aramaioarra eta Yoller sailkatu ziren urtarrilaren 25ean Gasteizen jokatuko den finalera. Gaztetxea bete egin zen rap eta inprobisazio saioa ikusteko. Paula Amilburu eta Urko Arregi oñatiarra izan ziren parte hartu zuten Debagoieneko ordezkariak eta bideoan dago ikusgai bien arteko lehia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.