Debagoienean egiten den musikaren aniztasunaren ispilu dela erakutsi du beste behin Danbakak. Lehiaketaten hirugarren saioan Arrasateko Del Val taldea izan zen elektronika kutsuko popa eginaz Seminarixoko agertokira igotzen lehena, eta antzuolarrez eta hernaniarrez osatutako Karenaren doinu lasaiagoek eman zioten jarraipena gauari. Oñatitik heldu zen hurrengo partaidea: Henko, metal soinuak nagusi dituen Unai Urkiaren proiektua. Gaua borobildu zutenak Aretxabaletako Txerrikumeak izan ziren, punk rock estiloan sartzen diren euren abestiekin. Eta ohitura jarraituz, djrik ere ez zen falta izan itxaronaldiak girotzeko: batez ere reggaea oinarri hartuta, DJ Navajita Suarez bilbotarraren arduratu zen atzo hortaz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.