DAP Eguna egingo dute etzi, zapatua, Arrasaten eta Oñatin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko aza. 28a, 17:53

DAPeko kide Nerea Atxa atzo, eguaztena, Eltzia Topagunean DAP Eguna aurkezten.

Arrasateko JAMEn bi antzezlan eskainiko dituzte, goizean, eta Oñatiko Eltzian bazkaria egingo dute gero.

Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) antolatu duen hirugarren Karoi Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren baitan, DAP Eguna antolatu du biharko, zapatua. Oñatiko Eltzia eraikinean elkartuko dira, 14:00etan, elkarrekin bazkalduko dute, eta, antzerkiaren bueltako egun-pasa borobiltzeko, Inpro-gaua egingo dute, Egoitz Aizpururen eskutik. Ateak zabalik daude interesa dutenentzako.

Goizerako, baina, beste proposamen bat egin dute DAPekoek: Arrasateko Juan Arzamendi Musika Etxean (JAME) elkartuko dira, 11:00etan, Behatxulo sormen prozesuaren baitan lantzen ari diren bi antzezlan aurkezteko: Eider Martiarenak, Nerea Elortzak eta Amaia Santamariak Atalak izenekoa egingo dute, 11:30ean hasita, eta, 12:00etako mokadutxoaren ostean, Amimona antzeztuko dute Irene Balzategik eta Ane Zabalak, 12:30ean hasita.

Arrasateko Assata taldeak kontzertua egin zuen atzo, eguaztena, DAPek gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak