
Ekin Emakumeak Elkarteak antolatuta, Trantsizioa transmititu hitzaldia egingo du Yuri Paramos oñatiarrak Kulturateko areto nagusian, 18:00etan hasita. Bere trantsizioaren inguruan hitz egingo du eta "gako oso garrantzitsuak" emango ditu identitate trans eta ez-bitarren inguruan. "Hitzaldia edonori zuzenduta dago, baina bereziki guraso edo tutore legalentzat aproposa izan daiteke", diote antolatzaileek.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.