Eskola adineko hainbat kirol bertan behera, alerta laranjagatik

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko azaroaren 23a

Mojategin, hainbat ikasle futbolean jokatzen.

Haize alerta laranja dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu eskola adineko futbola eta beste kirol batzuk. Egoera horren aurrean, eta badaezpada, Gipuzkoako Futbol Federazioak lurralde txapelketako eskolarteko eta federatutako zelaiko futboleko partidu guztiak bertan behera uztea erabaki du, domekako, azaroaren 24ko 15:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak