Urte askoan oñatiarrak Euskadiko Txapelketan egon direnez aspaldian ez da oñatiarren eta bergararren arteko derbirik egon, eta bihar Zubikoan (17:45) ligan garaipen bat eskuratu duen Fagor Professionalek sailkapenaren erdi inguruan –hiru garaipen– dagoen Soraluce BKE hartuko du. Era berean Mugarri Ingou Arrasatek Donibaneren kantxan jokatuko du domekan (11:30). Emakumezkoetan, Construcciones Ugarte Aloña Mendik Legazpin jokatuko du bihar (17:45), eta Mondragon Lingua Bergarako neskek atsedena izango dute.