Ikastolen Elkarteko elkartasun kutxak 736.000 euro banatu ditu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 20a, 10:25

Ikastolen Elkarteak hilaren 14an Gasteizen eginiko batzarra. Irudia: Arizmendi ikastola.

Hilaren 14an, eguenean, egin zuten batzarra Gasteizen, elkartasun kutxan bildutako zenbatekoaren diru laguntzak nola banatu erabakitzeko. Elkarteko 114 ikastoletako ordezkariak izan ziren han; tartean, baita debagoiendarrak ere.

Ikastolen Elkarteko elkartasun kutxak 736.000 euro banatuko ditu, lau ikastola eta Kanboko Ikastolen Etxea laguntzeko, hain zuzen ere: Tuterako Argia eta Lodosako Ibaialde ikastolentzako laguntza zehaztu dute, 120.000 euro emango baitizkiote bakoitzari; horrez gain, Argantzon ikastolak 50.000 euro jasoko ditu eta Senpereko Kattalin Elizalde kolegioak, berriz, 300.000 euro; are gehiago, bigarren lanen faseari ekinez gero, 100.000 euro gehiago banatuko dituzte. Azkenik, Kanboko Ikastolen Etxerako 46.271 euro zehaztu dituzte.

Nekane Artolak, Ikastolen Elkarteko lehendakariak, azpimarratu duenez, "halako ekimen baten atzean ez daude soilik datu ekonomikoak: Elkartasuna, lurraldetasuna eta taldekotasunaren praktika ere bada ekimen hau, taldeak norberaren errealitate eta egoeratik harago begiratzeko aukera ematen baitigu. Iparra markatzen digu galduta gaudenean, babesa ematen digu garai zailetan, eta pozak partekatzeko ospakizunak antolatu eta erabakiak hartzeko sendotasuna ematen digu. Beraz, gure izatearen oinarri dela esan dezakegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak