Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua egingo da azaroaren 21 eta 22an Irunen. Emakumezko futbolaren panorama esploratu, aztertu eta eraldatzeko asmoz, adituak, profesionalak eta zaleak bilduko dira Ficobako erakustazokan. Aukera baliatuz, lurraldeko emakumezkoen futbolaren egoera aztertu nahi izan du Matx-ek. Gipuzkoako klub ezberdinetako arduradunen hitzak bildu ditu hiru kapitulutan eskainiko den erreportaje sorta batean. Lehen kapituluan, azken hamarkadan nesken taldeek izan duten eboluzioaz mintzatu dira klubetako ordezkariak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.