Debagoienetik autobusa antolatu dute Gasteizko pentsiodunen manifestaziora joateko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko aza. 18a, 14:33

Bergarako pentsiodunak.

Hilaren 21ean manifestazioa egingo dute, Gasteizen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren Koordinakundeak (EHPM) antolatuta. Goizeko hamaiketan elkartuko dira, hiriburuko Bilbo plazan, eta autobusak antolatu dituzte Debagoienetik.

Bergarako autobus geltokian elkartuko dira, 09:30ean. 09:45ean egingo du geldialdia San Prudentzioko geltokian eta 10:00etan Arrasateko geltokian. Handik zuzenean joango da autobusa Gasteizera.

Mobilizazioaren helburuak bi dira. Batetik, legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzea 2025erako hurrengo aurrekontu orokorretan gutxieneko pentsioak 1.080 eurotan osatzeko partida ekonomiko bat jasotzeko.

Bestetik, EHPM Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Herri Ekimen Langilea babesteko publizitatea eta bultzada ematea, duela pare bat aste tramiteak onartu baitziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak