Ohi legez, 10:30ean abiatu ziren Arrasateko Errementari plazatik eta lehenengo kuadrillatxo horri batzen joan zitzaien lagunak aurrera egin ahala. Aretxabaletako gaztelekuko hainbat kide, esaterako, goiz-pasa gaztainak batzera irtendakoak, haiekin iritsi ziren Gatzagaraino. Behin iritsita, Dorletatik pasatu eta 13:00ak bueltan, herrian ziren guztiak, gastronomi elkartean prestatutako mokadua galanta jateko gertu. Ondoren herriko jai giroan murgildu ziren.
Ibilbide jasangarri eske
Ekimenarekin bat egin zuten Leintz aldeko herri guztietako hainbat udal ordezkarik; hona hemen horiek: Dorleta Elkorobarrutia, Gatzagako alkatea; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Jaime Bengoa, Arrasateko zinegotzia; eta Xabi Uriarte eta Mikel Luengo, Eskoriatzako zinegotziak. Bide jasangarriak aldarrikatu zituzten horiek.