Ilargitxo kukumarruekin batera heldu da iluntzean Arrasateko Biteri plazara. Ordurako zain zeuden umeak Gaba Baltza ospatzen hasteko eta Doke antzerki taldekoek plazara sartu orduko herritar mordoa zegoen borobil bat sortuz. Kalejiran joan dira handik puntuko denak, Monterronera.
Armaion, bestalde, ipuin kontaketa egin dute eta Eskoriatzan, berriz, egun honetarako propio sortutako dantza egin dute helduek zein umeek. Dantzarien aurretik, baina, beldur harrapakariak atera dira plazara, herritarren beldurra eurekin batera urrun eramateko.