Azaroaren 6an izango da 2024ko artile bilketa, Oñatin

Gontzal Belategi Zubia 2024ko urr. 31a, 12:59

Artile bilketa, 2021ean, Epeleko zabortegian.

Urrutxuko ekarpen-gunean izango da aurtengo bilketa, eta aurrez abisatu eta ordaindu beharko da.

Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek 2024ko artile bilketa egingo dute. Debagoienean azaroaren 6an izango da, Urrutxuko ekarpen-gunean, Oñatin. Zati bat Foru Aldundiak ordainduko du eta gainontzekoa, berriz, artzainek. Orainketa ardi kopuruaren araberakoa izango da, ondoko taulan ikusten den moduan.

Jarraibideak

Interesdunek 696 43 36 02ra deitu behar dute, eta informazioa hau eman: entregaren eguna, ordua eta tokia; artzainaren izena, abizenak, helbidea eta nortasun agiri zenbakia, artaldea Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratutako izenarekin bat datorrela bermatzeko, eta azken erroldako ardi kopurua. Eguna heltzean, artilea entrega-lekura esandako orduan eramango da; zakuak norberak hustu beharko ditu. Ordainketaren egiaztagiria erakutsiko zaio arduradunari. Ordainketa ES50 3008 0152 6549 2039 5821 kontuan (Rural Kutxa) egin behar da, kontzeptuan izen-abizenak eta baserria jarrita. Entrega egin ondoren, entrega-lekuko antolatzaileak faktura emango dio artzainari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak