Kooperatibak: gehigarri berezia

Aurrezpena eta produktu freskoa, EROSKIren plan estrategiko berriaren ardatzak

Babestutako edukia 2024ko urr. 31a, 09:00

Kontsumitzailea dago Eroskiren erdigunean, eta haren aurrezpena eta erosketa esperientzia dira lehentasunezkoak.

2024. urtean EROSKI Taldea indartuta eta berrituta irteten ari da: plan estrategiko eguneratu batekin abiatu du ekitaldia datozen hiru urteetarako, eta errealitate berrira egokitu du kudeaketa eredua.

EROSKI 2024-2026ko aldirako plan estrategiko berrian murgilduta dago, eta helburu du azken urteetan landu dituen gako nagusietan sakontzea. Helburu nagusietako bat da prezioen lehiakortasunaren alde apustu egitea, bereziki freskoetan eta marka propioan, eta horiekin batera sustapenak eta abantailak eskaintzea EROSKIren eta Capraboren fidelizazio-kluben bidez.

Aurrezpenarekin duen konpromisoa da EROSKIren ardatz nagusietako bat elikagaien banaketako sektore lehiakor honetan, zeinetan marjinak zinez estututa eta tenkatuta dauden.

EROSKI-REN HELBURU NAGUSIETAKO BAT DA PREZIOEN LEHIAKORTASUNAREN ALDE APUSTU EGITEA

Hori dela eta, EROSKIren ustez, lehiari aurre egiteko erarik onena da norberari leiala izatea, haren posizioa indartuz eta bereizgarri izatea nahi dituen elementuak aukeratuz.

Helburua da kontsumitzaileek haren aldeko hautua egitea erosketa egiteko orduan.

EROSKIk jarraitzen du etxeetako presioa gutxitzen laguntzeko apustu egiten. Alde horretatik, prezioen igoera mugatzen ari da haren marjinen kaltetan, eta familien aurrezpenaren aldeko apustua indartzen, prezioen lehiakortasuna hobetuz.

Era berean, sustapenei gero eta bultzada handiagoa ematen die. Eta marka propioa garatzearen aldeko apustu nabarmena egiten du: familia askorentzat aterpe bihurtu da, gainera, sektorekotik goragoko hazkuntza-tasak izan ditu eta.

Aurrezkiak kontsumitzaileei

EROSKIk leial eta sendo jarraitzen du kontsumitzaileei aurrezkia helarazten. Hori da haren politika komertzialaren lerro nagusietako bat, eta halaxe dator plan estrategiko berrian. Horrekin, 33 milioi euro baino gehiago aurrezten lagundu du 5.700 produktu baino gehiagoren prezioa gutxituta 2024ko lehen sei hilabeteetan.

EROSKI-REN SASKIAK %1,14KO BARIAZIOA IZAN DU AURTEN, ETA KPI-AREN IGOERA BERDINDU

Aurrezki horren erdia baino gehiago, zehazki 17 milioi euro, haren markako 1.100 produkturi prezioa jaitsita lortu du. Era berean, programa azpimarragarrietako bat Beti prezio onak deritzon saskia da: delako saski horretan, lortu du 576 produkturen salmenta zenbatekoak jaistea, eta horrek, lehenaz gain, 13 milioi euroko aurrezkia ekarri du guztira. Denetarik duen saskia da, osasungarria eta merkea; izan ere, 300 produktu fresko dakartza: fruta eta barazkiak, arraina, haragia, ogia, arrautzak eta oinarrizko beste elikagai batzuk, hala nola esnea, jogurtak, pasta eta arroza. Horretaz gainera, etxeko garbigarriak eta zainketa pertsonalerako produktuak ere sartzen dira.

EROSKIk inbertsio ahalegina areagotu du, eta aurrezkia elikadura osasungarriari lotu dio, bereziki. Horrela, produktu freskoen bidez aurrezten laguntzea lortu du: 1.183 erreferentzia eta 21,9 milioi euroko aurrezkia. Horren ondorioz, EROSKIren erosketa-saskiak %1,14ko bariazioa izan du 2024an, eta KPIaren igoera berdindu du epe horretan, prezioei eusten ahaleginduz, eroslearen mesedetan.

Freskoak eta tokikoak

Planeko beste ildoetako bat freskoak eta tokian tokiko produktuak dira: lehentasunezkoak dira, eta toki nabarmena betetzen dute haren dendetan. EROSKIk apustu indartsua egiten du hurbileko produktuen alde. Konpromiso horri hastapenetatik eusten dio, eta horren erakusgarri dira haren hornitzaileak, erdiak baino gehiago tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizleak baitira; 21.000 erreferentzia baino gehiago merkaturatzen dizkie. Produktu freskoak ezinbestekoak dira elikadura osasungarri batean; horregatik, EROSKI ahalegintzen da ahalik eta sortarik handiena preziorik onenetan izaten.

EROSKI-K NAHI DU KONTSUMITZAILEAREN EROSKETA ESPERIENTZIA HOBETZEA

Bestalde, eta kontsumitzaileen eskariei erantzunez, EROSKIk jarraitzen du bere markak bultzatuz, sorta zabalduz eta sustapenak eta deskontuak eginez. Iaz, urtearen hasierarako, marka propioaren zama %27tik gorakoa zen ontziratutako produktuetan, eta, hain zuzen, %7 handitu zen produktuon kopurua EROSKIn erosten dutenen saskian. Haren markek jarraitzen dute elikadura osasungarriaren eta iraunkortasunaren aldeko apustuaren isla izaten, eta, hala, haren posizionamendua indartzen.

Erosketa esperientzia hobetu

EROSKIk dituen helburuen artean, bat da berrikuntza arloan kontsumitzailearen erosketa esperientzia hobetzea, digitalizazioarekin aurrerapen handiak etorri baitira; eta bestea, iraunkortasunaren arloan, ekonomia zirkularrarekin zerikusi duten gaietan aukera berriak bilatuta.

EROSKIk 100 milioi baino gehiago inbertituko ditu eraldaketa teknologikorako programa batean; izan ere, abangoardian diren teknologiak baliatuta, erosketa esperientzia erosoagoa, lasterragoa eta pertsonalagoa izango da.

Beste 160 denda datozen hiru urteetan

Datozen hiru urteetan beste 160 denda irekiko ditu EROSKIk, formatuak bezeroen beharretara egokituta. Gaur egun, 1.500 denda propio eta frankiziatu ditu. Denda propioei dagokienez, fokalizatuta daude iparraldeko perimetroan; helburua da 2024rako beste hamaika irekitzea. Frankizia hartzaileen kasuan, helburua da urtean 60 denda irekitzea. Formatu komertzialek eboluzionatu egingo dute merkatuko joera berrietara, eta horrek denden erakargarritasuna eta errentagarritasuna bermatuko du. Saltoki berriek izango dute EROSKIren langile taldearen talentua, horiek baitira oinarri kooperatiboa duen enpresa honetako protagonistak. Aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten du apustu, eta beste 1.000 lagun pasa batuko ditu euren talentu eta gaitasunekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak