Urte berria hastearekin batera hasiko da Kooperatiben Nazioarteko Urtea, eta haren inguruan berbetan hasiko dira ondorengo orriak ere. Nolakoa da Debagoieneko kooperatibismoa? Zer ekarpen egiten dio eskualdeko ekonomiari eta ongizateari? Galdera horiek, besteak beste, erantzungo dira lehenengo orrietan. Patxi Olabarria Kooperatiben Kontseiluko presidenteak nabarmendu du kooperatibak "ekonomia eta enpresa ulertzeko beste modu bat" direla. Horren ondorioz, kooperatibismo indizea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da ongizate indizea. Gehigarri honetan bildu dira eskualdeko kooperatibismoaren ikur esangura tsuenetako batzuk.
KOOPERATIBISMO INDIZEA ZENBAT ETA HANDIAGOA, ORDUAN ETA HANDIAGOA DA ONGIZATEA
Askotariko sektoreetan dihardute Debagoienean kooperatibek. Ezohiko kasu bat da, adibidez, ERKOP taldearena. Lehen sektoreko lau kooperatibak osatzen dute: baserritarrek sortutako MIBA, ortuko lanetan diharduen BARRENETXE, esnegintzako sektorean garrantzi berezia daukan BEHIALDE eta lehen sektoreko jakiak kozinatu eta zerbitzatzen dituen AUSOLAN. EROSKIk ere saltzen ditu lehen sektoreko bertako jakiak, baina, horrez gain, beste produktu asko erosi daitezke haren supermerkatutan. Hain zuzen, 2024. urtean indartuta eta berrituta irteten ari da taldea. Datozen hiru urteetarako plan estrategiko berria eratu du, eta kooperatibaren gaur egungo errealitatera egokitu du kudeaketa eredua.
ULMA da Debagoieneko beste kooperatiba talde esangura tsu bat. Eskualdeko enpleguarekin oso konprometituta dago, eta buru-belarri dabil gaur egungo erronka handienetako bati heltzen: talentu gaztea era kartzeari. Haren eredu sozial, irekia, dinamikoa, ekintzaile eta kooperatiboak erakartzen ditu horietako asko.
Talentu gazteak formakuntza eskatzen du, askotan, eta horretaz arduratzen da, besteak beste, MONDRAGON Taldeko Otalora Garapenerako Zentroa. Milaka pertsona igarotzen dira urtero bertatik; formakuntza jasotzera batzuk eta eskualdeko esperientzia kooperatiboa ezagutzera beste batzuk.
BALIO TEKNOLOGIKOA DA DEBAGOIENEKO KOOPERATIBEN BESTE EZAUGARRI NAGUSIETAKO BAT
FAGOR taldea da eredu kooperatibo horren eraikuntzako aitzindarietako bat. 60 urte baino gehiago dira Taldea sortu zenetik, eta nabarmen hazi da kooperatiba ordutik. Gaur egungo testuingurura egokit uzteko, taldeko gobernantza eredua berrikusi eta egunera tzeko prozesuan murgilduta dago taldea.
Daukaten balio teknologikoa da Debagoieneko kooperatiben beste ezaugarri nagusietako bat. Teknologia berrien garapenean lan egiten du, hain zuzen, IKERLAN zentro teknologikoak. 50 urte bete ditu zentro horrek.
Teknologiaren inguruan ikertzea ez ezik, behar-beharrezkoa da kooperatibismoaren beraren inguruan etengabeko sakontzea eta ikerketa ere. Horren gainean ikertu dute, hain zuzen ere, LANKI ikertegiko Aitzol Loyola eta Marixe Ruiz de Austri ikertzaileek.
50. urteurrena ospatuko duen beste kooperatiba bat ere badago eskualdean: ONNERA GROUP. Oñatin du egoitza, baina nazioartean hedatu da dagoeneko. Sukaldaritzarako, garbiketarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamendu-soluzioak eskaintzen ditu.
Zenbaki honetako azken elkarrizketatua Pello Rodriguez izango da. MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidentea da. Berriki izendatu dute, abuztuan, eta orain arte presidente kargua hartzen gazteena da. Aurrera ilusioz begiratzen du Rodriguezek; eskualdeko kooperatibismoari bultzada bat emateko asmoa nabari zaio.