Tik, tak, tik, tak… Amaitu da itxaronaldia, 20 hilabeteko lanen eta ikusmin handiaren ondoren. Gasteizko El Boulevard merkataritza-guneak amaitu du 2023ko martxoan hasitako metamorfosi izugarria, eta, azaroaren 8an, gure espazioen berrinaugurazioa egingo dugu ospakizun handi batekin. Emozioz eta sorpresaz betetako asteburua izango da urte hauetan gure komunitatea osatu duten guztientzat –bisitari, langile, operadore eta laguntzaileentzat–. Aldi berria abiatu nahi dugu El Boulervarden… eta zuk ere parte hartzea nahi genuke!
Garai berria, gure historian partaide izan ditugunekin
Azaroaren 8an, ostirala, 12:30ean, ekitaldi instituzional batekin emango diogu hasiera programari. Amaia Castillo gure gerentea izango da ekitaldiko burua, eta berarekin egongo dira Antonio Tarroc, El Boulevarden jabe den CBRE IMren ordezkaria; Maider Etxebarria, Gasteizko alkatea; eta tokiko zein Autonomia Erkidegoko beste agintari garrantzitsu batzuk.
Ekitaldian parte hartzeko deia egin zaie, besteak beste, Arabako politikaren, kulturaren, kirolaren eta gizartearen arloetako hainbat pertsonalitateri, baita komunikabide, elkarte, erakunde publiko eta pribatu eta kirol-taldeetakoei ere, funtsezkoak izan baitira zentroaren 21 urteko ibilbidean.
Oizeder Mayo aurkezle izango da zeremonia-maisua.
Azaroak 8: munta handiko berrikuntza: teknologia eta WOW ikuskizuna!
Topaketa honetan omenaldia egingo diogu El Boulevarden 21 urteko historiari. Gainera, zentroak etorkizunerako pauso zirraragarria emango du, 14 metroko altuera duen 3Dko pantaila berria piztuz. Sekulako ikuskizun teknologiko eta sentsoriala izango da, bisitari guztiak aho zabalik utziko dituena. Pantaila horrek 24 milioi pixel baino gehiago dituenez, goitik behera aldatuko du gure zentroa ikusteko modua, eta, gainera, aho bete hortz utziko zaituzten murgiltze-esperientziak eskainiko dizkizu bisitaldi bakoitzean. Instalazio harrigarri horrek 3Dko WOW eduki esklusiboak, arte digitala, videomappinga edo bideomapaketa eta beste ekipamendu batzuk izango ditu osagarri, baita azken belaunaldiko soinu-sistema bat ere, bisita bakoitza esperientzia paregabea izan dadin.
Sekulako ikuskizun teknologiko eta sentsoriala izango da, bisitari guztiak aho zabalik utziko dituena
Baina berrikuntza ez da hor amaituko. Izan ere, Nodal plaza teknologia interaktiboz hornitu da, bisitariek adin guztietarako jokoez goza dezaten. Hala, aukera izango dute argazkiak pantailan ikusteko, sare sozialetan jarduteko eta errealitate areagotuko jardueretan parte hartzeko. Bisitariek esperientzia dibertigarri eta ahaztezina izateko pentsatuta dago guztia.
EAEn eduki anamorfikoa duen 3Dko pantaila erraldoi bakarra da, eta 3Dko efektuak dituen Europako pantaila sentsorialik handienetakoa; eta hemen dugu, Gasteizen, guztion gozagarri.
Abrakadabra: magia eta ilusionismoa Jorge Blassekin
Ostiral-gaua heldu eta, tatxan!, jaiak topera jarraituko du 19:00etatik aurrera; izan ere, Jorge Blass mago ezagunak agertokira igo eta zur eta lur utziko gaitu bere ilusio-ikuskizunarekin —Blassek Hollywoodeko Arte Magikoen Akademiaren Oscar sari ospetsua irabazi berri du—. Agerpenak, desagerpenak eta haurrak zein helduak ikuskizuneko protagonista bihurtuko dituen magia interaktiboa ikusiko ditugu.
Izan ere, Jorge Blassen magia izeneko ikuskizunean ilusio berri eta harrigarriak aurkeztuko ditu familia osoarentzat. Publikoa protagonista duten ezinezko efektu ikusgarriak izango ditugu begien aurrean. Eta den-dena misterioz eta estetika zainduaz inguratuta, berriz ere ilusioz bete gaitezen eta ezinezkoarekin amets egin dezagun.
Azaroak 9: musika, dantza eta zuzeneko ikus-entzunezkoak DePol eta Kai Nakai musikariekin
Larunbatean, azaroak 9, ospakizunak aurrera jarraituko du, zuzeneko musikarekin. Oraingoan, bi musika-emanaldik dardararazi egingo dute El Boulevard osoa.
19:00etatik aurrera, DePol artista gazteak jarriko dio musika gure jaiari. Bartzelonakoa da DePol eta, 21 urte besterik ez duen arren, jaun eta jabe bihurtu da Espainiako panorama musikalean. Got Talent lehiaketan parte hartuta lortu zuen ospea, 2019an, finalerdira iritsi baitzen. Ibiza izeneko singlearekin LOS40ko 1. postura iritsi zen, eta hilean 1,6 milioi entzule baino gehiago izan zituen Spotify kanalaren bidez. Musikariak kanta arrakastatsu batzuk eskainiko dizkigu; adibidez, Quién Diría, Ibiza eta bere urteko kanta: De Fiesta. Sarrera libre eta doakoa izango da, gainerako ikuskizunetan bezala, eta publikoa heldu ahala sartu ahal izango da. Kontzertu ahaztezina izango da artistaren eta pop nazionalaren jarraitzaileentzat.
Meet & Greet zozketa egingo dugu sare sozialetan, DePol aurrez aurre ezagutu nahi duten zaleentzat
Gainera, Meet & Greet zozketa egingo dugu sare sozialetan, DePol aurrez aurre ezagutu nahi duten zaleentzat. Oso erraza da parte hartzea! Instagram eta Facebook sare sozialetan El Boulevar jarraitu, argitalpenari atsegin dut eman eta esperientzia hori norekin bizi nahi duten adierazi behar dute parte-hartzaileek. Bi irabazleek eta laguntzaileek artista aurez aurre ezagutzeko aukera izango dute kontzertuaren aurretik, eta minutu batzuez berarekin egongo dira.
DePolen kontzertuaren ondoren, Kai Nakai artista gasteiztarra azalduko da Nodal plazan. Euskarazko musika goitik behera irauli du Kai Nakaik, popa, dance-a, reggaetoia eta musika urbanoa nahasten dituen proposamenarekin. Baimenik gabe izeneko lehen diskoarekin ekin zion musika-karrerari, 2020an. Bigarren lana, Maitia, 2021ean argitaratu zen, eta bost
konposiziotan maitasunaren askotariko faseak hartzen ditu barne. Hainbat single ere plazaratu ditu euskal musikariak, besteak beste 15K (Hamabostmila), Nahikoa Dela, Tira, Aldapeko Sagarra eta Gugan Dago, eta beste artista batzuen lanen euskarazko bertsioak egin ditu, esaterako Shakirarenak eta Rosaliarenak.
Horrenbestez, Kai Nakaik, bere dantzari-taldea lagun duela, kantarik arrakastatsuenak aurkeztuko dizkigu 21:00etatik aurrera, baita kaleratu berri duen Gaupasa diskoa osatzen duten kanta berriak ere, esaterako Goizerarte izenekoa. Indar izugarria eta estilo paregabea erakutsiz, harrituta utziko gaitu erritmoz eta letra adierazgarriz betetako ikuskizunarekin. Gainera, jarraitzaileei diskoak sinatuko dizkie kontzertuaren ondoren!
Kai Nakaik, bere dantzari-taldea lagun duela, kantarik arrakastatsuenak aurkeztuko ditu
"Ikuskizun bisuala eta energiaz betea izango da. Dantza asko egingo dugu! Gaupasa lan berriaren aurrerapentxo bat egingo dugu, eta ustekabeko gonbidaturen bat egongo da. Ezin duzue galdu!", adierazi du artista gasteiztarrak, pozarren.
Azaroak 10: familia osoarentzako tributu magikoa
Igandean, azaroak 10, etxeko txikiak izango dira protagonista, familiako guztiek gogoko izango duten emanaldian. Izan ere, 12:30ean, De Simba a Kiara, Tributo al Rey León kolorez betetako musika-ikuskizunaren txanda izango da. Ez dira faltako Afrikako oihaneko animaliak, ezta, jakina, Disneyren film famatuko kanta ahaztezinak ere.
Musikal zoragarri honek zuzeneko ahotsak eta koreografia ikusgarriak ere izango ditu, inor epel utziko ez dutenak. Lehoi Erregea filmaren kanta klasikoez eta beste sorpresa batzuez gozatuko dute ikus-entzuleek. Eta, eguna are bereziagoa izan dadin, ikuskizunaren aurretik beste Meet & Greet bat zozkatuko dugu sare sozialetan, irabazleek musikaleko pertsonaiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Familia osoarentzako plan ezin hobea!
Airez bultzatutako paperezko tximeletak harrapatu beharko dituzte bisitariek Harrapatu hegaz dinamikan
Sorpresa gehiago Nodal plazan: ezagutu tximeletategia eta irabazi opariak
Gainera, azaroaren 8tik 23ra bitartean, tximeletategi bihurtuko da Nodal plaza. Bisitariek Harrapatu hegaz dinamikan hartu ahal izango dute parte: airez bultzatutako paperezko tximeletak harrapatu beharko dituzte denbora mugatu batean. Tximeletak harrapatzea lortzen dutenek, zuzeneko saria lortuko dute. Parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aplikazioko Klubeko kide izatea eta bertan kupoia trukatzea. Ez geratu jarduera dibertigarri honetan parte hatu gabe!
Harrapatu hegaz jardueraren ordutegia:
- Azaroak 8, 15 eta 22 –ostiralak–: 17:00etatik 21:00etara.
- Azaroak 9, 16, eta 23 –larunbatak–: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Jarduera martxan ez dagoen orduetan, photocall gisa erabili ahal izango duzu gune ikusgarri hau, El Boulevardeko bisita gogoan izan dezazun betiko.
Asteburu hori hasiera besterik ez da izango El Boulevarden prestatuko ditugun ospakizunetan, berrikuntzaz, teknologiaz, jasangarritasunez eta guztientzako entretenimenduz betetako garai berriari ekiteko.
Bizitzea besterik ez zaizu falta! Jarraitu El Boulevarden webgunea, sare sozialak eta aplikazioa, zuretzat prestatu ditugun sorpresa guztien berri izan dezazun.
Hantxe izango gaituzu, aldi berri eta pozgarri honetaz zurekin gozatzen jarraitzeko!
Eskerrik asko beti gurekin izateagatik!