Linea gehienetan izango dira gutxieneko zerbitzuak bitan izan ezik, Elgeta eta Bergara artekoan eta Leintz Gatzaga eta Eskoriatza artekoan; bi kasu horietan ez da egongo zerbitzurik gaur.
Azaroan beste hiru egun
Bi sindikatu deitzaileek adierazi dute 10.000 gidari daudela deituta grebara EAEn eta eguerdirako elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Mobilizazioaren aldarrikapen nagusia da erretiroko adina aurreratzea. Gaurkoa lehen greba eguna izango da eta beste hiru egun ere iragarri dituzte azarorako: 11, 18 eta 29.