Asier Azkarate nagusi Euskal Herriko 34. bola-txapelketako hirugarren saioan

Mirari Altube Arrese 2024ko urr. 27a, 18:11

 Euskal Herriko 34. Hiru Txirlo bola-txapelketa aurrera doa, eta zapatuan, hirugarren jardunaldia jokatu zuten Soraluzeko San Andreseko bolatokian. 70 bolarik hartu zuten parte eta Asier Azkarate bergararrak irabazi zuen.

Bergarako bolariak Elgetako taldean dihardu eta bost txirlo botata geratu nagusitu zen. Hona hemen sailkapena osorik:

  • 1. Asier Azkarate (Elgeta): 5 txirlo.
  • 2. Oier Azumendi (MX3T): 5 txirlo.
  • 3. Jon Andoni Jaka (UDA): 4 txirlo.
  • 4. Garikoitz Rodriguez (Asola Berri): 4 txirlo.
  • 5. Oier Ugarteburu (Asola Berri): 4 txirlo.
  • 6. Bittor Astigarraga (Elgeta): 3 txirlo.

Taldekako sailkapen orokorrean UDAko A taldea lehen postuan dago eta Elgeta hirugarren. UDAko partaide den Isana Gorosabel eskoriatzarra emakumeen sailkapen orokorrean lehenengoa da.

Datorren astean ez dute jaurtialdirik izango, eta bi aste barru, azaroaren 9an, jokatu da laugarrena, Ziortza-Bolibarko (Bizkaia) Iruzubietako bolatokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak