Ezinbestekoa dela mobilizatzea adierazi dute antolatzaileek: "Ezinbestekoa dugu munduan eta baita Euskal Herrian ere, indarrak batzeko modu masiboan mobilizatzea. Genozidioa geldiarazteko eta konponbidea aldarrikatzeko jendarte zibilak duen aukera eta itxaropenerako leihoa hauxe baita: aktibazioa".
"Donostian izandako lehen mobilizazio handiaren" urteurrenean deitu du Herri Ekimenak mobilizazio hori. Urriaren 7an Donostiako Aieteko Bakearen Etxearen aurrean egindako adierazpenean eman zuten mobilizazioaren berri, eta babes zabala jaso dute; besteak beste, EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Ahal Dugu, Sumar eta Ezker Anitzarena.