Bi hamarkada lanean daramatzan Leintz Eskola Kirolak irudi korporatiboa aldatu du. Horregatik, hainbat berrikuntza iragarri dituzte. Batetik, logo eta webgune berria ikusi ahal izango dira. Bestetik, sare sozialetan kontuak zabalduko dituzte eta egitasmoaren Instagram eta WhatsApp kanalak ere eskuragarri egongo dira.
