
Muru mendian Goienaren telebista seinalea banatzen duen antena okertu egin zuen atzoko haize zakarrak. Horren ondorioz, TDT bidez ezin da ondo ikusi telebista Debagoieneko etxeetan. Seinalearen kalitatea bermatzeko konpontze-lanetan dihardute eta lehenbailehen konpontzea da asmoa. Dena den, kable bidez eta streaming-ez ikusteko ez dago inolako arazorik.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.