Queelorregi gaualdia egingo dute urriaren 12an Elorregin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urriaren 7a

Altxalili kabareteko ikuskizunetako bat. Irudia: Altxalili.

Queelorregi gaualdia egingo dute zapatuan, urriaren 12an, Elorregin, "LGTBQIA+ kolektiboaren presentzia eta eskubideak aldarrikatzeko landa-eremuan euskaraz, sexilioarekin amaitzeko urrats bat egite aldera", antolatzaileen hitzetan.

22:00etan ekingo diote gaualdiari, Altxalili kabareta izango baita, eta Xarma Leoneren ikuskizuna, berriz, 23:30ean. Xabier Etxaniz eta Uxue Kerejetaren eskutik erromeria izango da 00:00etan, eta, azkenik, Manuela Ahizpa arituko da musika jartzaile lanetan 01:30ean.

Horrez gain, antolatzaileek ohartarazi dute ez dela eraso lgtbqia+ fobikorik edo matxistarik onartuko, eta erasoen kontrako protokoloa egongo dela Arrasateko Morbor taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak