Lau argazki aukeratu ditu lehiaketako epaimahaiak; eta herritarrek Publikoaren Saria aukeratu dute beraien botoekin. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Argazki gehien Arrasatetik (107) eta Bergaratik (103) jaso dira aurtengo edizioan, eta ez dute lan erraza izan epaimahaikideek lehiaketan parte hartu duten 433 argazkien artean lau aukeratzeko. Publikoaren Saria hautatzeko bestalde, 259 boto jaso dira.
1. saria
Juan Luis Zabalak bidalitako argazkia, Gatzagako iturrian freskatzen ari den gazte kuadrilla, aukeratu du epaimahaiak 1. sariko irabazle moduan. Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiak-en eskutik, Landetxe batean bi pertsonarendako gaua eta gosaria irabazi du.
2. saria
Gaizka Untzueta Irasuegik Tibetera egindako bidaian ateratako argazki sortako bat izan da epaimahaiak 2. sarirako hautatu duena. Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako otordua jasoko du sari moduan.
3. saria
Kolonbiako Marina irlan Alix Barberok ateratako udako argazkiarentzako izan da 3. saria. Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A05s eskuko telefonoa lortu du.
Gazte Saria
Aurtengo kategoria berrian, Izaro Hernandez Urzelaik lortu du saria Dolomitetako argazki batekin. Intersport-Loramendiren eskutik, mendirako McKinley saria: motxila + bastoiak + kantinplora jasoko ditu.
Publikoaren Saria
259 botoetatik gehien lortu dituena Elias Villavicencio Mugicak Arrasaten ateratako argazki bat izan da. Eta hala, Bergarako Ereindajan-i esker, bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra jasoko du.