Euskal Herriko bola-joko txapelketa Aretxabaletan hasiko dute zapatuan

Mirari Altube Arrese 2024ko urriaren 4a

Euskal Herriko 34. Hiru Txirlo Bola-joko txapelketari hasiera emango diote zapatuan eta lehenengo saioa Aretxabaletan izango da; 17:00etan elkartuko dira bolatokian.

Ondoren, beste bi Aramaion jokatuko dituzte: urriaren 19an, Etxaguen auzoan, eta azaroaren 16an, Untzillan. Finala, ostera, azaroaren 23an izango da, Markinan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak