Debagunek, Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak, antolatuta, Nafarroa Oinezera autobusez joan-etorria egiteko aukera izango da. Aretxabaletatik aterako da autobusa 08:45ean, eta 09:00etan, berriz, Arrasatetik; Bergarara 09:15ean iritsiko da. Itzulera 19:00etan izango da.
Txartelei dagokienez, urriaren 17ra arte, eguena, egongo dira salgai Loramendi, Jardun eta AED elkarteetan: bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta ez direnek 12.