Santi Osoro: "Nekatu gara egoera honekin, ez dugu denboraldia hasiko"

Xabier Urtzelai 2024ko ira. 27a, 18:00

Santi Osoro, orain arte Gipuzkoako federazioko presidente izan dena. Irudia: Txirrindulariak..

Gipuzkoako txirrindularitzaren bueltako estamentuak Donostian batuko dira urriaren 13an protesta ekitaldia egiteko (11:00, Anoetan). Deialdia ez da ziklismo lasterketetan ibiltzen direnendako bakarrik, baita zikloturista eta bizikleten bestelako erabiltzaileendako ere. Eskaeren artean daude lasterketak baimentzeko Trafiko departamentutik halako trabak ez jartzea, eta baimenak eskatzeko irizpideak EAEko beste lurraldeetako berdinak izatea. Beste modu batean esanda, erraztasunak nahi dituzte harrobia lantzen jarraitzeko. 

Zein da, gaur, Gipuzkoako txirrindularitzaren egoera?

Gipuzkoako federazioa Aldundiaren esku dago astelehenaz geroztik. Guk, berriz, egubakoitzeko batzarrean erabaki genuen protesta ekitaldi bat antolatzea urriaren 13an, Donostian. Izan ere, ezin dugu horrela jarraitu. Aldi berean, Jaurlaritzari eskatzen diogu berba egitera esertzeko. Egubakoitzeko batzarrean Gipuzkoako txirrindularitzaren interesak babestuko dituen lan-taldea ere aukeratu genuen.

Ondorio zuzena da, oraingoz, pistako eta ziklo-kroseko denboraldiak bertan behera geratzen direla.

Bai, klubak eta lasterketetako antolatzaileak nekatuta daude egoera honekin, eta egoera zuzentzeko Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin esertzen ez garen bitartean ez du merezi denboraldi berri bat hasteak. Oraingoz Gipuzkoako txirrindularitza geldirik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak