Eusko Ikaskuntzak urriaren 2tik 4ra egingo du hemeretzigarren kongresua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko irailaren 25a

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua, Oñatin.

Elkartzen Gaituena lelopean egingo da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta antolatzaileek azaldu dute "egitarau zabala" osatu dutela hiru egunetarako.

Kohesioa ardatz izanik, "ongizateari, jendarteari eta lurraldeari erreparatzea" du helburu Eusko Ikaskuntzak bere hemeretzigarren kongresuan. Urriaren 2an, datorren eguaztenean, hasiko da, irekiera instituzionala egingo baitute 09:00etan, eta antolatzaileek jakinarazi dute hainbat aurkezpen, hitzaldi, mahai inguru, parte-hartze dinamika eta hausnarketa-saio izango direla urriaren 4ra arte, "puri-purian" dauden gaiak lantzeko.

Parte-hartzeko interesa izanez gero, izena eman behar da aurrez, eta martxan da horretarako aukera. Bestalde, hemen daude jardunaldien xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak