Dei bidez adineko pertsonen bakardadea uxatu

Gontzal Belategi Zubia 2024ko irailaren 20a

Adineko pertsona bat telefonoz hitz egiten. Argazkia: Pexels

Nagusilan elkarteak Zilarrezko haria izeneko dei maratoia egingo du urriaren 3an, adinekoen bakardadeari aurre egiteko helburuarekin.

Zilarrezko haria izeneko dei maratoia egingo du Nagusilanek urriaren 3an, adinekoen bakardadeari aurre egiteko. Hamabi orduz telefono bidezko konpainia eskainiko dute. Boluntarioak Donostiako Miramon jauregian elkartuko dira, 09:00etatik 21:00etara, bakardade egoeran dauden pertsonei deitzeko. Boluntario gisa izena emateko, 688 73 95 23 eta 943-47 50 21 telefono-zenbakiak zein voluntariado@nagusilan.org helbide elektronikoa dituzte. Maratoiaz gain, bakarrik sentitzen direnentzat 900-71 37 71 zenbakia dute. Astelehenetik eguenera 10:30-13:00 eta 15:30-17:00 bitarte eta egubakoitzetan 10:30-13:00 artean dago martxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak