Urriaren 25ean izango da, Bergarako Seminarixoan, Goienak Bergarako Udalaren eta bestelako babesleen laguntzarekin antolatu duen lehiaketako lehenengo kontzertua. Eskualdeko musikariei eskainita dago eta dagoeneko ari dira antolatzaileak parte hartzeko eskaerak jasotzen. "Pozik gaude; dena ondo bidean, aurten ere lehiaketarekin aurrera egiteko moduan gaudela esan dezakegu. Askotariko izaera eta estiloetako proposamenak jaso ditugu, baina domekara bitartean gehiago jaso gura ditugu, badugu-eta oraindik tokia", azaldu du Danbakako koordinatzaile Jokin Bereziartuak.
Publikoak aukeratuta
Irailaren 29an jakinaraziko dute epaimahaikideek aukeratutako hamabost taldeak, eta herritarrek erabakiko dute gero hamaseigarrena. "Irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean botatu ahal izango duzue".