Indartsu jo du Malkok Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko irailaren 16a

Bergarako San Martin jaien barruan jo du asteburuan Oñatiko Malko taldeak. Taldeko bost kideak oholtza gainean zeudela hasi zuten kontzertua; bakarra zegoen azken kantua amaitzean.

Egubakoitz gauean jo zuen Oñatiko Malko taldeak Bergarako Munibe plazako txosna gunean, hango San Martin jaien barruan. Gaueko lehen taldea zen, baina hasi orduko zegoen jendea aurrean. Atze aldean hasieran, baina oholtza ondoraino joanda handik gutxira, Maddi Arlanzon abeslariaren gonbidapenari kasu eginda. Abestiak –Bigarren pertsonan izenburua du bideokoak– kantatuz jarraitu zuten askok kontzertua, The Cramberries taldearen Zombie kantuaren euren bertsioa tartean. Musikariak ere gustura. Bostak zeuden oholtza gainean kontzertuaren hasieran eta bateria jotzailea bakarrik azken kantua, Txakurrak, amaitu zutenean. Behera, jendea artera jaitsita zeuden bete laurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak