Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago proiektua. Parte hartu ahal izango dute goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak bukatu ondoren lan bilaketa nondik hasi ez dakitenek; langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituztenek; eta langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituztenek.
Hortaz, hiru baldintza bete beharko dute: Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea; langabe egotea; eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea. Adinari dagokionez ez dago mugarik.
Bi zatitan banatuta
Bi zati izango ditu programak. Lehenengoa Aktibatu fasea izango da eta zeharkako konpetentziak lantzeko saioak egingo dituzte (80 ordu).
Ondoren, praktikaldia etorriko da (200 ordu edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak); eskualdeko enpresatan izango dira horiek.
Izen-ematea zabalik
Programa horretan parte hartzeko hainbat leku daude libre oraindik eta luzatu egin dute izena emateko epea irailaren 10a arte.
Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko: Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzara joanda (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate), astelehenetik egubakoitzera bitartean, 09:00etatik 14:00etara; edo erregistro elektroniko bidez.