Euskalmetek prezipitazio handiak espero ditu gaur, 17:00etatik 22:00etara. Ordubetean 30 litro metro karratuko baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertain-handiak eta trumoitsuak botako ditu eta txingorra ere bota dezake. Zenbait tokitan zaparraden intentsitatea oso handia izan daiteke; ordubetean 30 litro metro koadroko baino gehiago. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak ere izan daitezke –60 eta 100 km orduko ingurukoak–.