Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-627 errepidean, Arlabango mendatean, lerradura egonkortzeko lanak egingo ditu. Hori dela eta, irailaren 2ko 8:00etatik urriaren 4ko 20:00tara, errepidea itxita egongo da Arlabango mendatearen gainetik, Eskoriatzako Aingeru Goardako biribilguneraino. Hilabete osoz, Debagoiena eta Gasteiz lotzen dituen GI-627 errepidearen zatia itxita egongo da edozein motatako ibilgailu eta txirrindularirentzat.
Egiten ari diren hobekuntza-obrek errepidearen egungo sestra aldatzera behartzen dute, eta, beraz, erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera, tarte hori itxi egingo da. Hala ere, galtzadaren mozketaren muturretan larrialdietako ibilgailuei, inguruko etxebizitzetara doazenei eta inguruko jarduera ekonomikoetara doazen pertsonei sarbidea baimenduko zaie.
Garraio publikoari ere zuzen eragiten dio obrak, zehazki Lurraldebuseko zerbitzuan izango du eragina: datorren astelehenetik, lanak amaitu arte, DG05D linea (Eibar-Vitoria-Gasteiz Paduratik) ez da Marisako geralekuan geldituko. Geraleku hori zerbitzurik gabe geratuko da mozketa amaitu arte.