Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu datorren ikasturtean

Miren Arana Pagaldai 2024ko abu. 30a, 07:00

HUHEZI fakultatea.

Eskaintza akademikoa zabalduko du Mondragon Unibertsitateak datorren ikasturtean, irailetik aurrera. Izan ere, hamar titulu berri eskainiko ditu bere lau jakintza akademikoetan  –ingeniaritza, enpresa, hezkuntza eta gastronomia–

Lau master, gradu bat, aditu-ikastaro bat eta lau espezializazio-ikastaro, ingeniaritzaren, enpresa-kudeaketaren, ekintzailetzaren, hezkuntzaren, humanitateen eta gastronomiaren jakintza-arloetan, horiek izango dira Mondragon Unibertsitateak 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituen titulu berriak

Gainera, baditzte aldaketa gehiago ere, izan ere, lehendik dauden tituluetako bat beste campus eta modalitate batzuetan ere emango du unibertsitateak. Prestakuntza berrien bidez gizartean izandako aldaketek ekarri dituzten beharrei erantzun eta aldaketa horien araberako lanpostuak betetzea da, eskaintza berri horren helburua.

Aldaketa ugari

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Mekatronikako Gradua, orain arte Arrasaten eta Bilbon bakarrik eskaini dutena, Galarretako campusean ere eskainiko dute datorren ikasturtetik aurrera.

Bestetik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari dagokionez, hiru berrikuntza ekarriko dizkio unibertsitatearen datorren ikasturteko eskaintza akademikoari: bi master berri eta onlineko etengabeko prestakuntzako ikastaro bat.

  • Ekintzailetzako eta Berrikuntza Irekiko Unibertsitate Masterra
  • Business Analytics Etengabeko Prestakuntzako onlineko Masterra eta Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Etengabeko Prestakuntzako onlineko Ikastaroa. 
  • Business Analytics Etengabeko Prestakuntzako Masterra. 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ere, beste hiru titulu berri izango ditu. Bi dira aipagarrienak:

  • Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketako Unibertsitate Masterra.
  • Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio-diploma.

Basque Culinary Centerrek prestakuntza-eskaintza handituko du eta Food Design: Berrikuntza Produktu, Zerbitzu eta Esperientzia Gastronomikoetan Masterra eskainiko du. Horrez gain, beste hiru espezializazio-ikastaro ere emango ditu:

  • Sukaldaritzan metodologia zientifikoarekin berritzeko ikastaroa.
  • Molecular Cooking ikastaroa.
  • Gastronomy tourism experience design.

Informazio gehiago Unibertsitatearen webgunean, www.mondragon.edu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak