Javier Gastañaga irabazle Amaiurko Artzain Txakur Txapelketan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abuztuaren 29a

Javier Gaztañaga Amaiurko Artzain Txakur Txapelketaren sari banaketan.

Herriko festak aprobetxatuz, abuztuaren 15ean ospatu zuten Amaiurko Artzain Txakur Txapelketaren 48. aldia, eta hamar parte-hartzaileen artean Javier Gastañagak eskuratu zuen garaipena.

Hain justu, Cool txakurrarekin eginiko lanari esker, 333 puntu eskuratu zituen Gastañagak; ez zen, ordea, puntuazio hori eskuratu zuen bakarra izan, alboz albo izan baitzuen Kepa Ardantza puntu berberekin. Gastañagak, hala ere, denbora gutxiago behar izan zuen lanerako, eta, beraz, berarentzat izan zen garaipena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak