Abuztuaren 24an ospatu zituzten jaiak Zabaleta auzoan, eta auzokoak batzeaz gain, Angiozar nahiz Elgetako bizilagunak ere bertan elkartu ziren. Meza eta luntxaren ostean, 70 lagunek hartu zuten bazkarian.
Hiru-txirlo txapelketa ere jokatu zuten eta irabazlea Elgoibarko Jabier Osoro izan zen, zazpi txirlo botata. Honela geratu zen sailkapena:
- Jabier Osoro - zazpi txirlo
- Satur Lopez - sei txirlo
- Iban Arantzabal - bost txirlo
- Gotzon Uranga - bost txirlo
- J.L. Gorosabel - lau txirlo