2024ko ekaineko datuekin alderatuta, igo egin da langabetuen kopurua Debagoienean. Herri guztietan egon da igoera, Oñatin eta Leintz Gatzagan izan ezik. Datu orokorrari dagokionez, 2.309 pertsona daude langabezian Debagoienean, ekainean baino 66 gehiago –orduan, 2.243 ziren–, eta, hala, %7,75ekoa da langabezia tasa bailaran, aurreko hilean baino %0,22 handiagoa.
Herriz herri aztertuta, honakoak dira erregistratutako langabezia datuak:
2024ko EKAINA | 2024ko UZTAILA | |
HERRIA | LANGABETU KOPURUA (%TASA) | LANGABETU KOPURUA (%TASA) |
ANTZUOLA |
54 (%4,99) | 57 (%5,27) |
ARAMAIO | <5 | <5 |
ARETXABALETA | 193 (%5,62) | 200 (%5,82) |
ARRASATE | 1.023 (%10,25) | 1.061 (%10,63) |
BERGARA | 479 (%6,73) | 486 (%6,83) |
ELGETA | 27 (%5,02) | 31 (%5,76) |
ESKORIATZA | 152 (%7,28) | 158 (%7,56) |
LEINTZ-GATZAGA | <5 | <5 |
OÑATI | 315 (%5,80) | 313 (%5,76) |
DEBAGOIENA | 2.243 (%7,53) | 2.309 (%7,75) |